Josefa Agirreren eskaera aintzat hartuz, bere familiaren egoera latza dela eta behartsuen alde jasotako dirutik sobratzen denaren zati bat ematea adosten da.
Rafael Pikandiak itxi duen bidea berriro zabal dezala # Zenbait auzoek Udalbatzari zuzendutako idatzia, Rafael Pikandiak egin duen bide itxiturarengatik kexaka.
Apirilaren 5eko errege agindua jakinarazten da, herri guztietan titulodun medikua egon dadin # Errege dekretua betetzeko eskatzen duen gobernadorearen eskaerari erantzuna.
Kabildoaren adierazpenak, zenbait auzoek kleroa eta gurtza laguntzeko ekarpenak egiten ez dituztela salatuz eta hauen ekarpenak berrikusteko peritoak izendatzeko eskatuz.
Gobernadoreari horniduren erremateak jakinarazteko agindua # Ardo hornidura # Pattar horniduraren baldintzak # Udal zergen eta errege pisuaren kargu Olaizola errejidorea eta idazkaria izendatzen dira # Haragi horniduraren baldintzak.