Diputazioaren idatzia jakinarazten da, Errenteria eta Lezok tren geltokiagatik duten jurisdikzio auzia konpontzeko luzapena # Jose Joakin Pio Lizarazu Olasagastiren eskaera aintzat hartuz, Motrote, Munotxo (Bunotxo) eta Etxeberrialdean dauden lursailei dagokien hipoteka legearen ziurtagiria ematea.
Udal langileei hilabeteko soldata eta udal gastuak ordaintzea # Ignazio Perezen idatzia, zirujauaren soldata jorratzeko batzordea eratu dela jakinaraziz.
Diputazioaren idatzia jakinaraztea, Donostiako lehen instantziako epaileari tren geltokiaren jurisdikzioa argitzen lagundu dezakeen Errenteria edo Lezok eskainitako edozein proba onartzeko eskatuz # Zirujauaren soldata ordaintzeko ekarpenak jorratzeko batzordearen hitzordua # Angel Garbizu zerga-biltzaileak 1871ko behartsuen aldeko ekarpen eta hauen egonaldien gastuen eta zirujauaren soldatarako ekarpen kontuak aurkeztea # 1872-1873 urterako aurrekontua jorratzeko batzordea osatzea # Martzial Zapiain sindikoak Mendebal etxearen egoeraren berri ematen du eta hau ikuskatu eta botatzeko eginbideak egitea erabakitzen da.
Udal langileei hilabeteko soldata eta udal gastuak ordaintzea # Jasotako gutunak eta Aldizkari Ofizialak irakurri ondoren batzarra bukatutzat ematen da.
Diputazioari zuzendutako idatzia, tren geltokiaren udal eskumena erabakitzeko perituaren iritzia aintzat hartu dezan eskatuz # Jose Migel Garbizu eta Jose Salaberriaren eta beste zenbait auzoren eskaerak aintzat hartuz, Arrizurieta zirujauarekin soldatari buruzko akordio berri bat lortzeko beharra eta horretarako eginbideak egiteko batzordea osatzea.
Errenteriari ur emariaren zati bat emateko eskaera, herrian iturri berri bat jartzeko # Zirujauaren soldata ordaintzeko diru ekarpena gutxitzeko zenbait auzoen eskaerak jorratzeko batzordea osatzea # Klaudio Gezalaren eskaera aintzat hartuz, bere semea zirujauaren soldata ordaintzeko ekarpenen zerrendatik kentzea Donostian bizi delako # Pasai Donibaneko eta Kale Nagusiko bitarteko hautesleria mahaiburuak izendatzea.
Udal langileei hilabeteko soldata eta udal gastuak ordaintzea # Justizia Ministerioari idaztea, Lezoko parrokia mantentzen jarraitzeko eskatuz eta horretarako argudioak emanaz.