1980 urteko aurrekontua eztabaidatzen da # Frantziska Etxeberriak 1973ko otsailaren 23ko udalbatzarraren erabakiari jarritako errekurtsoa ez onartzea, Martizkone baserriaren aurretik pasatzen den Jaizkibel mendirako bidearen ingurukoa # Hezkuntza eta Jakintza Ministerioari buruz Kultura Batzordeak aurkeztutako idatzia onartzen da, M. Pildain Ikastetxeko Guraso Elkartearen eskaeraren ingurukoa # Kultura Batzordearen txostena onartzen da, material pedagogikoari zuzendutako aurrekontu-sailaren banaketari buruzkoa # Santakrutz jaietako egitaraua # Lezoko hirigintza plan orokorra eta 27. Poligonoko plan partzial eraberritua aztertu eta behin-behinean onartzen da # Zenbait eskaera eta galdera jorratzen dira: bidesaririk gabeko autobidearen aldeko ibilaldia eta alkatetza Pedro Maria Garbizu Azkue alkateordearen esku geratzea abuztuaren 30 arte.