Jose Antonio Etxegarairen eskaera aintzat hartuz, Udal-auzo izatea onartzen da # Juan Kruz Zelaiaren eskaera aintzat hartuz, danbolin-jole eta aguazil lanetan jarraitzea adosten da # Udalbatzaren kontuak ikuskatzea # Korrejidorearen aginduari jarraituz udal ondasunen zerrenda bidaltzea # Domingo Olazabal, Domingo Maria Erratzu, Jose Maria Goienetxea, Santos Salaberria, Hondarribiako alkate den Jose Maria Rameri, Jose Rafael Pikandia, Isabela Ignazia Salaberria, Felix Salaberria eta Jose Antonio Etxeberriaren ordainketa eskaerak aintzat hartzen dira eta aukera dagoenean ordaintzea adosten da # Asentzio Isasaren eskaera aintzat hartuz, mintegietan dituen haritzak udal lurretan aldatzeko baimena # Pedro Jose Mendia zirujauari bere lanagatik zor zaiona ordaintzeko Probintziaren agindu betearazlea jakinarazi ondoren, ordainketa epea luzatzea eskatzea adosten da # Diruzainaren izendapena # Ardoaren zerga # Udalbatzak parrokiko sakristau eta onuradun den Rafael Pikandiaren kontra duen auzia.