Gorteetako azaroaren 1eko dekretua elizan jakinarazteko mandatua. # Juan Antonio Ricandoren eskaera aintzat hartuz, 1820 eta 1821ean idazkaria izan zela kontutan hartu eta bere soldatarengatik zor zaiona ordaintzeko erabakia. # Intendenteak Udalbatzari zuzendutako zirkularra irakurri eta onartzen da, nazioari dagozkion ondasunen zerrenda bidaltzeko. # Joakin Lizarazuren eskaera aintzat hartuz, 1820an utzitako zekorrengatik zor zaiona ordaintzeko agindua. # Igeldo eta Zarautzeko zirujauek Udalbatzari zuzendutako idatziak irakurtzen dira, Lezon lan egitera eskainiz. # Sebastian Garbizuren eskaera aintzat hartuz, Babilonialarrea harrobitik behar duen harria hartzeko baimena.