Dominazio frantsesaren garaian udal lur zatien baimenik gabeko besterentzeak burutu izanaren inguruko dokumentazioa, onuradunen memoriak, abokatuen alegatoak, perituen tasazioak, besterentze zerrendak eta korrejidorearen sententzia (besterentzeak itzultzeko eskatuz)
Bigarren gerra zibilean herria babestu zuen Askatasuna eta Errepublikaren Boluntarioak indarraren inguruko dokumentazioa, harremanak, kontuak, inzidentziak...
Diruzain gisa udalarantzat lan egin dutenen inguruko dokumentazioa: Frantzisko Antonio Goienetxea, Jose Ignazio Sein, Jose Andres Agirre, Ignazio Perez, Martin Jose Lizarazu eta Federiko de la Puente
Gipuzkoako Foru errejimenaren inguruko dokumentazioa, bere porrot egoera, Foru instituzioen defentsa, foru autonomikoaren leihaketa... Estatuarekiko kontzertu ekonomikoa. Batzar Orokorrak biltzeko herrien zerrenda 1850-1906