Juan Lopez Isasti eta Juan Arrillagak aurreko urteko ordainketa-gutun bat aurkezten dute # Soldadutzan izen emandako marinelen hornidurarako Lezoko auzoek entregatutako dirua.
Probintziako korrejidorearen mandatua jarraituz, 16 marinel aukeratzeko eginbideak egitea eta auzo bakoitzak egokitu zaion errepartimendua ordaintzeko agindua.
Iruñeako kuriaren izenean etorritako Migel Eletak, Marko Olaizen heriotzaren ondoren San Juan parrokian libre geratu den benefizioari buruzko informazioa biltzeko kontsultatu nahi dituen liburuak ez ditzala Juan Lopez Isastiren etxetik atera.
Jesusen Konpainiako abeslarien soldata # Parrokiko eliz onuradunari buruz, onuradun izandako Marko Olaizen heriotzagatik # Irungo Erretoreak Lezoko auzo den Juan Zabalagaren kontra egitea, Juan Ribera eta Magdalena Lesakaren adin txikiko semeei zerga interesengatik zor zaienarengatik.
1470eko abenduaren 21eko Oiartzun eta Hondarribiako epaileen sententzi arbitrala Andreariaga inguruari buruz, mendi eta herrien arteko jabetza, jurisdikzio eta besterentzeen inguruan. 1562ko martxoaren 16an Hondarribiako udalbatzak burututako mugarrien bisita. 1556ko otsailaren 20an Oiartzun eta Hondarribiaren artean egindako mugaketa berria
Lezoko nekazaritzan "Real Compañía Asturiana de Minas" fabrikak eragindako kalteei buruz Udalak Sustapen Ministeritzara eta Diputaziora bidalitako azalpenak, jasotako erantzunak, epaitegietako ekintza administratiboa eta emaitza