Memoria historikoa

Zigortuak

Autorea
Eranskinak
Edukiaren laburpena
Urte anitz pasa dira gerra amaitu zenetik. Urte ugari Franco hil zenetik ere. Jadanik hiru hamarkada egin ditugu diktadorea gabe. Denbora asko, ezin uka. Hala eta guztiz ere, oraindik, eta gazteek jakin beharko lukete, gerrak eta frankismoak sortutako amesgaiztoek nonahi harrapatzen gaituzte: oroimen batean, ohitura politikoetan, kaleetan gelditzen diren ikurretan edo gure mendietan aurki daitezkeen trintxeretan.

Lezoarrentzat, eta gipuzkoar askorentzat, gerra egun batzuetako kontua besterik ez zen izan. Baina amesgaizto hori luzatu egin zen. Hasiera batean, bolboraren kiratsa usaindu zuten lezoarrek. Matxinatuak, Lesakako eta Oiartzungo bidetik, Lezo atariraino iritsi ziren. Atzera egin behar izan zuten kilometro batzuk. Eta fronte bat balitz bezala -karlistaden garaietatik ez zen hitz potolo hori entzuten-, bi armadak alde batean eta bestean kokatu ziren. Bata, matxinatuena, militarrekin eta paramilitarrekin -erreketeak; karlistada berriz ere- osatua. Bestea, leialena, gazteekin -gizon eta emakume- egina. Amateurrak. Lehenengoek mauserrak -alemanek Lehen Mundu Gerran baliatutako arma- erabiltzen zituzten erasorako. Bigarrenek, ordea, ehizarako eskopetak. Lehenengoek granadak jaurtitzen zituzten. Bigarrenek molotov koktelak.
Gaiak

Ilunpetik argitara

Autorea
Eranskinak
Edukiaren laburpena
Maria Oiartzabal esna zegoen, begiak zabal-zabal oilarraren lehenengo kukurrukuak jo zuenean; goizeko seiak besterik ez ziren arren ordu bat baino gehiago zeraman sabaiari begira. Hasi berria zen eguneko lehen pentsamenduetan murgilduta harrapatu zuen bigarren kukurrukuak. Orduantxe azaldu zitzaion Mariari irribarre txikia ahoan, izan ere, “Kaxkagorri” oilarra ez zen bigarren kantuan batere fin ibili. Berehala desagertu zitzaion, ordea, pozaren arrastoa. Tiro hots lehorrak sumatu zituen berriro ere eta horrek erne baino erneago jarri zuen. Gorputz osoko ileak laztu zitzaizkion eta hotzikara indartsu batek astindu zuen emakume puska, goitik behera, oinetako behatzetatik bururaino.
Gaiak